XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.8. Ipuin harrigarria zer da?
Ipuin baten zatiak aztertu ondoren, ipuin harrigarria nola muga ote daitekeen galdetzen du Propp-ek.

Badakigu hasieran mugaketa zehatzik gabe abiatu dela Propp, eta Antti Aarne-ren kataloguan oinarritu dela.

Orain, ipuinaren atal eratzaileak bereizi ondoren, mugaketa zehatzago bat emateko moduan aurkitzen da.

Ipuin harrigarria, morfologiaren aldetik, behar edo makur (a,A) batetik hasita, bitarteko funtzioen bidez, ezkontza (W) batekin edo beste amaiera motarekin bukatzen den kontua da; eta gaiztakeria bat edo beharrizan bat azaltzen den bakoitzean, ipuin berri bat hasten da.

Horrela mugatuko ipuin harrigarria, sekuentzia (séquence) ere deitzen du Propp-ek, eta, horrela, guk ezagutzen dugun kontu asko zenbait sekuentziaz edo ipuin harrigarriaz osatuta dago.

Ipuin harrigarri bakoitzak funtzioen aukera bat agertzen digu, baina funtzio hauek ereduaren antolamenduari jarraituaz elkarrekin lotuta azaltzen zaizkigu: Ipuin harrigarrien egituraren iraungarritasunak definizio hipotetiko batera garamatzi; hola formula daiteke definizio hori ipuin harrigarria, era desberdinetako aipaturiko funtzioen jarraipenaren arauera eramaten den kontu bat da funtzio haietatik batzuetan zenbait falta da, eta beste batzuetan zenbait, birritan ere ematen da (6) Op. cit. 122 or. .